

Iruñeko apezpikua
Oteizan, Iruñetik 55 km-ra, jaio eta bertako abadea izan zen. Apezpikua eroso dago gorteko bizitza diozesiko lanarekin uztartzen. Gaur egun, XIV. mendearen amaieran aurreko obra erromanikoa eraitsi eta gero, Iruñeko katedral gotiko berriaren eraikuntza sustatzen ari da.
Karguan bakarrik hiru urte badaramatza ere, errege-familia duela urte askotatik ezagutzen du. Karlos II.aren lagun handia izan zen, eta haren semearena ere bada. Oso nahastuta dago Iruñeko katedrala berreraiki eta hobetzeko lanetan, baina, diotenez, betidanik gorteko kontuak erlijiosoak baino gehiago interesatu izan zaizkio. Ez die bizimodu onari eta luxuari muzin egiten. Gogoko du distira egiten duen objektu ororen bilduma egitea.