Erregearen Ganberako txanbelana
Duda gabe, Pierres txanbelana izateko aukeratu zuten erakutsitako balioagatik, baina baita gortean eta familia nobleen artean zituen loturengatik ere. Azken finean, Pierres da Erregearen ganberan maila nagusiena duen ofiziala. Erregea ez doa inora bere txanbelanarik gabe. Bere zeregin nagusia Erregea babestea da, baina bere egunerokoan askotariko funtzioak egiten ditu. Besteak beste, Karlos III.a erregea oheratu eta garbitzen du, hark hala eskatuz gero.
Cruzat San Zernin burguko familia handi, zahar eta boteretsuenetako bat da. Pierresek zazpi urte inguru daramatza gortean, eta asko eta oso azkar igo da. Gizon handizalea eta azkarra da. Oso arduratsua da bere pribatutasunarekin…