Okin ezkutaria

Pascualek, besteak beste, ogia nola egin, zerbitzatu eta kontserbatzen den gainbegiratzen du. Gainera, Erregearen mahaiko mahai-zapien eta arroparen arduraduna da.

Momentuz, gure susmagarri nagusia. Pascualek gortean hilabete eta erdi baino ez darama. Aurretik, Nabarreria burguko labe batean lan egin zuen. Diotenez, dibertitzea gogoko duen gizon alaia eta adeitsua da. Ezkongabea da, eta ez dauka emaztegairik. Okin zaharrak aukeratu zuen, bere umore onarekin opiltxo edo gozokiren bat egitean esnea garraztea ezinezkoa izango zelako. Bere semea izango balitz bezala maite zuen. Gainera, ikertu dugun bezala, jokozalea da eta zorrak izan ohi ditu.