Karlos III.aren ostatuko sukaldaritza departamentuko saltsagina

Margarita Erregearentzat prestatutako janarietako saltsen arduraduna da. Bere lana sukaldariaren mendekoa da; hura ezkutaria da. Sukaldean, Margaritaren ondoan, sukaldeko maisu batek (sukaldaria), kleriko batek eta bi morroik lan egiten dute.

Margaritak jauregiko sukaldeetan lan egiten du umea zenetik. Gortean denbora gehien daramana da, eta erretiratzeko gogoa dauka, deskantsatu eta bizitzaz disfrutatzeko. Alarguna da, ez dauka seme-alabarik, eta jornal ona irabazten du; beraz, ez du izango bere ametsa betetzeko arazorik. Diotenez, oso sinpatikoa eta atsegina da, baina haserretzen denean aiurri oso txarra dauka. Gainera, diotenez saltsagin horrentzat ez dago zurrumurru bat baino gauza hobeagorik, egia izan zein ez…