Epailea Karlos III.a erregearen gorteko Kontulari-taldean eta Kontuen Auzitegian (Kontuen Ganbera)

Bakarrik lau epaile dira funts publikoak erabiltzen dituzten biltzaile eta funtzionario guztiek aurkeztutako diru-sarreren eta gastuen kontuak fiskalizatzen dituztenak. Jaime jauna
horietako bat da. Erregeak berak aukeratu zuen, administrazioaren beste postu batzuetan bere gaitasuna erakutsi eta esperientzia bildu eta gero.
Soldata finkoa dauka: 8 soldata egunero. Gainera, urtean 20 gari-kahiz eta arroparentzat 10 libera jasotzen ditu.

Ia hogeita hamar urte daramatza Erresumako kontuak ikuskatzen, eta, diotenez, dena ikusi eta ez du ezer ahazten. Buru bikaina dauka. Ia bere zorroztasuna bezain bikaina.