Aska portaleko zaindaria

Emilio hirira Aska Portaletik saltzeko asmoz sartzen ziren jan, edan eta erretzeko objektuen zergak biltzeko arduraduna da.

Emilio del Gadok bi urte daramatza postuan. Lehen ezkutaria zen, baina herren geratu zen istripu baten ondorioz eta postu hau eman zioten, jornal askoz baxuagoa duena.

Ozpinduta dago, eta ez dauka errukirik ordutegiak betetzeko orduan. Oso zorrotza da guztiekin. Diotenez, behin atetzarra muturrean itxi zion apezpikuari.