Erregearen ostatuko sukaldeko ezkutaria

Sukaldari bikaina izateaz gain, Dulceidak pertsonak antolatzeko eta tratatzeko dohaina dauka. Azken finean, ez da erraza Karlos III.aren Ostatuan langile gehien dituen departamentua zuzentzea.

Gortean hamaika urte daramatza. Bere lana maite du; Karlos III.a erregeak berak agintea eman zion, sormen eta talentu handia duelako. Artista bikaina da. Hori bai; bere sukaldean hanka sartzen duen zoritxarreko laguntzailearen bizitza amesgaizto bihurtzeko gai da. Diotenez, harreman oso txarra dauka okinarekin.