Karlos III.a erregearen gorteko medikua

Arnaldo de Zalba gorteko medikua eta San Kosme eta San Damiango kofradiako kidea da. Noble garrantzitsua da, hiriko familia aberatsenetako bateko kidea. Zintzoa, eskuzabala eta zentzuduna da, baina agian pixka bat harroputza.

Karlos III.a erregearentzat lan egiten du bakar-bakarrik; bere osasunaren arduraduna da. Erregeak mina duenean, ukendu bat prestatu eta botikariari agintzen dio; bestela, odolusteak egiten dizkio (izainekin).