Ondorioa

“Okina jauregian lanean zebilen, lekukoz inguratuta, kaputxadun misteriotsuak Tomasi, Triperia portaleko zaindariari, atea ixteko ordaindu zionean. Horrela, errege-gurdia beste bide bat hartzera behartu zuten. Ez du zentzurik, gainera, arratsaldean lapurreta hain handia egiteko asmoa edukiz gero, goizean irin-zaku ziztrin baten lapurretarekin arriskatzea, harrapatu ahal izan zutelako. Bestalde, delituaren egilea izanez gero, kinkilari ibiltariarena baino alibi sendoagoa asmatuko luke.”