1. Txanbelanak dio arratsaldeko seietatik zortziak arte harresiz kanpo egon zela, Iruñeko mendebaldean, bere emaztegai Maria de Nasekin
  2. Uste du lapurra gorteko kideren bat izan zela, eta okinari buruzko susmoak ditu. Izan ere, jokozalea eta ez oso zintzoa dela eta zor handiak dituela dioten zurrumurruak entzun ditu. Sukaldeetan galdetzera animatu gaitu
  3. Txanbelanaren alibia: kontraesan bat dago; izan ere, umezainak esan zuen Maria de Nas jauregiko kaperan sartzen ikusi zuela zazpi eta erdietan. Agian paseoa pixka bat lehenago bukatu zuten… Badirudi Txanbelanak ez zuela kaliza lapurtzeko arrazoirik, gortean postu ona izan eta dirurik falta ez zaiolako