1. San Zernineko jatorri frankoko familia batzuek ez dute begi onez ikusten hiru burguen arteko batasuna, ezta “Vianako Printzea” titulu berriaren sorrera ere
  2. Halaber, ez daude pozik Zuria infantearen eta Joan II.a Aragoikoaren arteko ezkontzarekin; Foixtarrek proposatutako hautagaia nahiago zutenOHARRA: Karlos III.aren lehenalaba zena, Joana Nafarroakoa, tronuaren oinordekoa, Foixtar batekin ezkonduta egon zen, baina ez zuten seme-alabarik izan. Joana hil zenean, Zuria tronuaren oinordekoa izatera pasa zen. Ondorioz, Foixtarrak koroa eskuratzeko aukerarik gabe geratu ziren
  3. Familia franko horiek diote Erregea bere leialtasunez ahazten ari dela
  4. Kalizari dagokionez, zurrumurru batzuek diote ez zutela bitxigile nafarrek egin, frantsesek baizik
  5. Medikuaren alibia: Miguel de Mozat jauna etxean artatzen ari zen
  6. Badirudi medikuak ez duela lapurretan nahastuta egoteko arrazoirik