KANTZILERIAREN ESKUTITZA
Kolaboratzaile agurgarriak,
Dakizuen moduan, gure Errege ohoretsuak iragarri duenez, datorren igandean “Vianako Printzea” titulu ezarri berriaren ospakizuna izango da; meza nagusia egingo da Andre Maria Erreginaren Katedralean, eta han izango dira Nafarroako eta inguruko beste erresuma eta aliatu batzuetako agintari eta kargudun garrantzitsu guztiak.
Ekitaldi hain garrantzitsu horretarako, Erregearen kaliza Iruñera aldi baterako eramatea erabaki zen. Kaliza Erregeak eman zion Uxueko elizari, eta askotan eraman zuen Santiagora egindako erromesaldietan.
Balio kalkulaezina edukitzeaz gain, kaliza (Nafarroako urregintzaren pieza garrantzitsuena) Erregeak gure lurrari dion maitasunaren eta leialtasunaren sinbolo nagusia ere bada.
Zoritxarrez, kaliza atzo, astelehenarekin, lapurtu zuten; arratsaldeko zazpi eta erdietan, kaliza garraiatzen zuen gurdiari eraso egin zioten, Magdalenako zubitik hurbil. Lapurtutako piezaren marrazki bat eransten dut, xehetasun guztiak erakusten dituena.
Gidariak eta guardiak ezin izan zuten ezer egin lapurreta ekiditeko. Atzeko gurpiletako bat zulo handi batean trabatuta geratu zen, eta, arazoa aztertzera joatean, norbaitek bortizki jo zituen bizkarretik. Ondorioz, hamar bat minutuz konorterik gabe egon ziren.
Sinetsita gaude egilea gorteko kide bat dela (objektu horren lekualdaketaren berri zuten bakarrak baitziren), eta horregatik barne-ikerketa bat egitea erabaki dugu.
Hasierako ikerketa egin eta gero, 13 susmagarri ditugu; horien izenak eskutitz honekin batera jaso duzuen zerrendan daude. Zuen misioa susmagarriak itauntzea izango da, lapurra aurkitu eta, batez ere, kaliza berreskuratu ahal izateko. Misioa ahalik eta zuhurtzia eta arreta handienarekin beteko duzue, nahiz eta dagoeneko guztiek lapurretaren berri izan.
Berorren maiestate Karlos III.aren Ostatuko Kantzilertza