
- Zerbitzariak Pierres de Cruzat txanbelanaren alibia baieztatzen du, eta seietatik zortziak arte Hareatza zelaian egon zirela dio.
- Badirudi emakumearen eta Pierresen arteko harremana benetakoa dela. Izan ere, bere urtebetetzea ez bada ere, gizonak loreak bidali dizkio. Agian zerbait eskertzeko?
- Mariak dio zazpi eta erdietan jauregian ikusi zuela dioen pertsonak beste batekin nahastu zuela. Arraroa da, umezainak zalantzarik gabe bera zela adierazi baitzuen. Agian Juana andreak ikusmen-arazoak dauzka. Baina, hala bada, nola ikusi zuen zerbitzariari mahukatik eroritako papera?
- Maria de Nasek uste du, entzundako zurrumurruak direla eta, lapurra sukaldearen ingurukoa dela. Ziurrenik arazo ekonomikoak dituen norbait, kontulari on bat behar duena.